Skip to main content

Zer da Nahiko?

Nahiko Berdintasunerako, errespeturako eta indarkeria ezarako hezkidetza-programa bat da.

Berdintasunean oinarritutako bizikidetza lortu nahi duen programa da, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.

Eraldaketa sustatzen du, eskola mistoaren eredutik hezkidetzako eskolaren eredura.

Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan inplementatzen da, non irakasleek programaren material didaktikoari buruzko ezagutza eskuratzen duten eta ikasleekin praktikan jartzen duten.

Gaur egun ikastolan ezinbestekoa ikusten dugu gure ikasle diren neska eta mutilen arteko bizikidetza harreman giroa hobetzea. Berebiziko garrantzia dauka berdintasunean eta giza eskubideetan heztea, baina hori ez da posible emakumeen aurkako indarkeria ez bada prebenitzen
 
Logoa
NAHIKO

Hezkuntza Eremua