Skip to main content

 

NIK EUSKARA BEHAR DUT

GUK EUSKARA BEHAR DUGU.

Ikastolek bere sorreran, euskara guztion eskura jartzeko  lanari ekin zioten.

Gaur egun ia euskal herritar orok daukagu euskararen ezagutza, baina euskararen erabilera beheraka doa eta horrek gure hizkuntza galtze bidean jartzen du.

Ikastolak oraingoan ere gure herri eta hizkuntzaren zaintzan konpromisoa hartu nahi du. Horretarako ikastolako ikasle, familia eta irakasleek azaroaren 14tik 18ra , EUSFAMILIA delako ekimen berritzailea martxan jarriko dute..

Ikastolako bost familiak aste betez, bost ikasle hartuko dituzte beraien etxeetan elkarrekin giro euskaldunean  euskararen erabilerari bultzada emateko asmoz.

Guztion artean euskarari behar duen bultzada emango diogu. Nik euskara behar dut, ikastolak euskara behar du eta Lekeitiok euskara behar du.

Izan gaitezen eusle.

Etiketak