Aurkezpena

Web Orri honetara hurbiltzen zareten lagun guztioi -ikastolako partaide zein bisitari- , ongi etorri.

Nor garen, zer antolakuntza dugun, esku artean ditugun proiektuak eta erabiltzen ditugun baliabideei buruzko informazio zabala aurkituko duzue hemen.

Gure eginkizuna, 0-16 urte bitarteko etapetan dauzkagun gazteak, pertsona ekintzaile eta sortzaileak trebatzea eta garatzea da, gaur egun dugun gizartea, beste gizartekidekin batera – lankidetzan –, hobetu dezaten.


Heziketa eskaintza Lekeitioko Ikastolan 16 urte arte bada ere, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ere eskaintzen dugu ikasleak Ibaizabal  ikastetxera bideratuz, gazteen formakuntza 21 urte arte luzatuz.

Euskara eta Euskal Kultura erreferentziatzat harturik, lau haizetara zabaltzea da gure helburua, beste kultura eta identitateak errespetatuz.

Partaidetza Sozialeko Entitatea izanik, ikastolaren kudeaketan langile, guraso eta kooperatibistek Errektore Kontseiluaren eta Batzar Nagusiaren bitartez parte hartzen dute.


Azken urteetan EFQM ereduan oinarriturik, etengabeko hobekuntzaren aldeko apostua egin dugu zentruaren funtzionamendu eta kudeaketa partehartzaile baten alde.

 

ZEREGINA

R. Mª Azkue Ikastola herri ekimenez sortutako hezkuntza kooperatiba da: zerbitzu publikoa eskaintzen duena, irabazi asmorik gabekoa eta herriaren onurakoa

Bere zeregina kalitatezko eta euskalduna den hezkuntza eredua eskaintzea da. Ikastolak, giza baloreetan oinarrituta, pertsona kritikoak, sortzaileak eta ekintzaileak hezi nahi ditu, beste gizakideekin batera gizartea hobetu dezaten.

Aipatutako helburuak lortzeko etengabeko hobekuntzetan eta partaide guztien elkarlanean oinarritzen gara.

IKUSMIRA

Gure Ikastola Lekeition eta inguruko herrietan entzuna eta goratua izan dadin nahi dugu.

-

Kalitatezko hezkuntza proiektua

-

Gizartearekiko eta inguruarekiko konpromisoa

-

Gurasoei eta ikasleei zuzendutako zerbitzuak

-

Ikasleen garapena eta emaitza akademikoak

-

Lortutako matrikulazioa

-

Egoki prestaturiko langile inplikatuak

-

Baliabide kudeaketa eraginkorra

-

Gurasoek Ikastolarekin duten lotura estua.

BALIOAK

-

Euskara eta euskal kultura

-

Hezkuntza eleanitza

-

Hobekuntzarako eta berrikuntzarako nahia eta konpromisoa

-

Aniztasunaren aldeko jarrera.

-

Elkarlana eta lankidetza

-

Inguruarekiko errespetua

-

Parte hartzailea, lanerako gogoa, arduratsu eta ekintzailea izatea

-

Gure hezkuntza proiektua, geuk sortua eta landua

-

Talde egonkorra eta ondo prestatua

 

X