Euskaraz Bizi Proiektua

EUSKARAZ BIZI proiektuak euskararen normalkuntza esparru desberdinetan lortzea du helburu nagusitzat.

Helburu hori lortzeko, Euskaraz Bizi taldeak eremu pedagogikoan (kurrikularra eta ez kurrikularra) eta eremu instituzionaletan burutu beharreko plana diseinatzen du urtero. Plan horren punturik aipagarrienak honakoak dira:

Eremu pedagogikoa:

1

Ikasleen euskara egokiaren motibazioan eta erabileran eragin.

2

Euskal kulturaren alderik esanguratsuenak ezagutu eta zabaltzea

Eremu instituzionala:

1

Ikastola eta administrazioaren arteko harremanetan euskararen erabilera bermatzea

2

Ikastolako eginkizunetan familiaren partaidetza bultzatu

3

Gizarte eragileekin batera, herriko euskalgintza mugimenduetan parte hartu.

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK
Ikastolan ospatu eta antolatzen diren jaiek, ikasleen formazio prozesuaren osagarri izanik, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, herritar eta ikasle-irakasleen parte hartzea bultzatuz euskal kulturaren aberastasuna ezagutarazi eta zabaltzea dute helburu.

Euskaraz Bizi taldeak kudeaturik hauek dira, ikastolan antolatu eta ospatzen diran jaialdiak:

-

KATU BALTZ EGUNA. Azaroak 5

-

EUSKARAREN EGUNA. Abenduak 2 (ofizialki 3 da)

-

SANTO TOMAS. Abenduak 21

-

MARIJESIAK. Gabonetako opor aurreko 3 egunak

-

OLENTZERO. Abenduak 23

-

SANTA AGEDA BEZPERA. Otsailak 3 (berez 4a da) 

-

KORRIKA TXIKI. 2 urtetik behin Martxoan

-

SASI KOIPETSU. Aratuste aurreko eguena

-

ARATUSTEAK Otsailak 21

-

EKAINEKO JAIALDIAK

-

DONIBANE BEZPERA Ekainak 23
- JAI EGUTEGIA 10-11

 

X