Ingurune Proiektuak: Agenda 21

INGURUNE BATZORDEA. Eskolako Agenda 21

Ikastolako Ingurune Batzordea, Ingurune plana osatu eta berau kudeatzeaz arduratzen da, ingurunea zaintzeko ardura denon artera zabaltzeko asmoz. Bere partaideak honez gain, Herriko Agenda 21 ekimenean parte hartzen dute 2003ko urtez geroztik.

2003ko irailaren 29an, Jose Antonio Aranburu, garaiko ikastetxeko zuzendariak Eskolako Agenda 21en Konpromiso Akta sinatu zuen beste honako hauen sinaduren ondoan: Jose Maria Kazalis Lekeitioko alkatea, Sabin Intxaurraga Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua; eta Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.

Akta horretan gure ikastolari dagokionez honako konpromisoak hartu ziren:

-

Ikastetxeko ingurumen-batzordea eratzea eta proiektuaren arduradunak izendatzea.

-

Udalak eta Mankomunitateak bultzatutako partaidetza-foroetan parte hartzea.

-

Eskolako Agenda 21 programa curriculum- eta hezkuntza-proiektuetan barneratzea.

INGURUMEN BARTZORDEAREN URTEKO HELBURU NAGUSIAK (gurasoen atarian ikusgai)


 

 

X