Topaketak: Hezkuntza, pauso bat haratzago

Hezkuntza ereduaz eta sistemaz hausnartzeko abagunea hartu dugu, aurten Ibilaldia geurean ospatuko dugun urte honetan.

Jendartean bolo-bolo dabiltza hezkuntzarekin lotutako hainbat hausnarketa eta horrek plazara ekartzeko ahalegina egin nahi izan dugu Azkue Ikastolako kideok, hezkuntzaren inguruko hausnarketa eraikitzaile bat bultzatu guran. Horretarako urtarrilaren 25 eta 26an Lekeition, Hezkuntza, pauso bat haratzago  jardunaldiak antolatu ditugu.

Gaian interesa duen guztiak, jardunaldietan parte hartzeko webgune honetan azaltzen den galdetegia beteta izena eman beharko du. 

Hezkuntza, pausu bat haratzago jardunaldietako egitarauan zehatzago ikusteko aukera izango duzuen arren, jardunaldia bi egunetan bereizi dugu, ostiralean hezkuntza arloko eragileetako ordezkarien mahai ingurua eta larunbatean berriz herri hezitzaileak eta hezkuntza proiektu sendoen oinarriak definitzeko saiakera egingo dugu.

 

X