LH

Lehen Hezkuntzan ere ikasleen interes eta beharrizanetan oinarritutako ikaskuntza prozesua eramaten dugu aurrera. LH lehenengo mailatik laugarren mailara hainbat espaziotan dauden txokoak, proiektuak eta tailerrak erabiltzen dira oinarri.

LH bosgarren eta seigarren mailan, EKI proiektuaren bitartez konpetentzien ikaskuntza integratzen da. LH 1,2,3 eta 4an txoko ezberdinetan ikasleek proposamenak egiteko aukera izaten dute eta egiten duten hori erregulatzen joan beharko dira. Arte lekun, Berbaro edo Kalakaleku, Inprentan eta Dendan orotariko proposamenak egiteko aukera izango dute.

Proiektuetan ikasleen interes eta beharrizanak kontuan hartzen dira. Ikasgelan aukeratu eta adostutako proiektuak egiten dituzte, beti ere hezkuntza komunitatearekin zuzeneko harremanean, eta ingurune hurbilarekin lotuta.

Arratsaldeetan Arraguara joateko aukera izaten dute ikasleek, bertan orotariko arte baliabideak txertatzen dira ikaskuntza prozesuan. Tailerrak aurrera eramateko adituen laguntza izaten dugu eta gorputzarekin nahiz bestelako objektuekin esperimentatzeko aukera paregabea da.

EKI proiektuak konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzan integrazio egoerak txertatzen ditu. Ikasleak egunerokoan izan ditzakegun arazoen aurrean jarri eta berauei konponbideak ematen hasten dira. Integrazioaren pedagogia du ardatz proiektu horrek eta ibilbide luzea duen arren, LHn proiektu berria da. 

Ikusi LH-ko jarduna hobeto ulertzeko bideoa.

 

X