DBH

DBH etapako helburuak 2020-21
Ikastolako ikasleen profila lantzen jarraitzen dugu azken txanpan ere. Norbere buruarekiko arduratsuak, libreak, ekintzaileak eta aurrera egitekoak, jarrera zientifikodunak, sortzaileak, hiztun eleaniztunak, euskaldunak, artearekiko sentikorrak, parte hartzaile aktiboak eta giza eskubideekin konpremetituak izango dira gure ikasleak hemendik irtetean. Hori dela eta, DBHn konpetentzia metadisziplinarrei lotutako irakaskuntza praktiken bidez, ikasleen aniztasunari aurre egiteko planak martxan jarriaz edota ikasketa kooperatiboen praktikak burutuaz hainbat ezagutza barneratuko dituzte ikasleek.
Jarduerak
A. PROGRAMAZIO DIDAKTIKOAK ETA EBALUAZIOA
I. Ezagutzen ebaluazioa: Helburu didaktikoen doiketak
II. Ebaluazio Hezigarrirako tresnen diseinua eta aplikazioa:
autoerregulazio, koebaluazioa tresnak, feedback, konpetentzien lorpen mailarako errubrikak...
III. Konpetentzien garapena:
- Egoeren alderdi komunikatiboa indartu.
- Diziplinarteko proiektuak: diseinua, egindakoen doiketak eta aplikazioa.
IV. Alexia eta Alexia Classroom aplikazioak eta ebaluazio tresnak.
B. ANTOLAMENDU SOZIALA
I. Irakasleen eskuhartzea irizpideak: aplikazioa eta ebaluazioa.
II. Tutoretza eta KIVA programak.
III. Orientazio akademikoa.
C. ANIZTASUNAREN TRATAERA
I. Hezkuntza indartzeko planak osatzea: HIBP.
II. Irakaskuntza Diseinu Unibertsala (IDU) aplikazioa arlo batzuetan.
III. Tutoretza partekatuak.
IV. Bi irakasle gelan.
V. Talde kooperatiboak*.
D. ESPAZIOA eta DENBORA
I. Espazio berriak ikasleen beharrizanetara egokitu eta erabilera
kudeatu.
II. Ordutegiak beharrizan berrietara egokitu.
E. HIZKUNTZA PROIEKTUEN (HIZPRO) HELBURUEN GARAPENA
I. Ikasleen euskalduntze planak aurrera eraman: AEK eta irakasleen
eskuhartzea.
II. Irakurketa planaren ekintzak.
F. IRAKASLEON FORMAKUNTZA
I. EHI Ebaluazio Integrala Sakontze Mintegia.
- Programazioen doiketa eta hobekuntzan
- Ebaluazio Hezigarrirako tresnen sorkuntza.
- Konpetentzia metadiziplinarren garapena.
II. Trilema fundazioa. Diziplinarteko proiektuen hobekuntza.
III. Barne formakuntzak:
- IKT: Liburu digitalen kudeaketa eta edizioa.
- Irakurketa planak.
G. FAMILIA eta IKASTOLA
I. Nerabezaroaren inguruko gaiak.
II. Ikuspegi pedagogikoa eta metodologikoen inguruko batzarrak.
III. Orientazio akademikoaren ingurukoak.
Data Esanguratsuak
Ebaluazio datak.
Guraso batzarrak.
Egutegiak.
Irteerak
Aurtengo egoera berezia dela eta momentuz ez dira irteera bereziak aurreikusten. Denborak eta COVID-19 pandemiaren garapenak beste aukera batzuk egon daitezkeen esango dute.
Erreferentzi moduan.