Hizpro

Ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien trataera bateratua, eleaniztasunaren garapena ziurtatzea eta ikastetxearen Normalkuntza plana bideratzea dira proiektu honen helburuak.

2002-2003 ikasturtean, hizkuntzen ikas-irakaskuntza prozesuaren hausnarketa egiteko, Ikastola Hizkuntz Proiektua egitasmoan murgildu zen.

Definioz, Ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien trataera bateratua bere gain hartzea, eleaniztasunaren garapena ziurtatzea eta ikastetxearen Normalkuntza plana bideratzea dira proiektu estrategiko honen xedeak.

Hori lortzeko honako helburu orokorrak edukiko lituzke proiektu honek:

  • Formazio euskalduna eman ikasleei, euskara ongi menperatuz eta transmisiorako konpromisoa hartuz.
  • Pertsona eleaniztunak hezi: Euskara, Gaztelania, Ingelesa eta Alemaniera.
  • Euskararen biziberritze prozesuan Lekeitio eta inguruko herrietan eragileak izan.

Hizkuntzekiko eskuhartze eremuak bi lirateke:

  • Eremu pedagogikoa: gela barrukoa eta gela kanpokoa
  • Eremu instituzionala: Ikastetxea, Familia eta Erakundeak
X