Espazioa eta gauzak

R.M. Azkue ikastolak berrikuntza pedagogikoan murgilduta jarraitzen du, eta, bide horretan, Arropaineko Arraguarekin ari da elkarlanean.
Dokumentazio gehigarria: 

Espazio horretan, arte-proiektu sortzaileak eta prozesu pedagogikoak elkartzen dituen programak lantzen ditugu, horien artean, Espazioa eta Gauzak programa. Programak arte garaikidea du abiapuntu, eta pentsamendu kritikorako eta autonomia intelektualerako beharrezkoak diren esperientziak eskaintzen ditu. 

2017-2018 ikasturtean, LH 1, LH 2  eta LH 3 taldeekin hasi dugu programa hau. Besteak beste, Arkitektura, antzerki fisikoa, dantza garaikidea eta soinu elektronikoa lantzen dituzte umeek hainbat eremutako espezialisten eskutik, material eta teknika desberdinei esker testuinguru esperimentalak sortuz. Gainera, saio horiek ingelesez landuko dira, modu horretan, haurrek atzerriko hizkuntza beraien egunerokotasunean murgilduta sentitu eta modu natural batean ikasteko eta praktikatzeko aukera izango dute. 

X