KIVA

Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena den KiVa egitasmoa ekarri dugu gurera. Aipatutako programa hau, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatu du.

Azkue Ikastolan gure arteko elkarbizitza osasuntsuaz arduratzen gara eta horregatik, KiVa Finlandiako Turku Unibertsitateak garatutako jazarpenaren kontrako programaren berri izan genuenean, beste hainbat ikastolak egin moduan, gurean ere programa txertatzea erabaki dugu. Laburbilduz, KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da.

KIVAren helburuak:

  • Bullying–en prebentzioa.
  • Jazarpenaren abordatze eraginkorra egitea.
  • Jazarpenaren eragin negatiboak gutxitzea.  

Gainera, bide horretan ikasleek beste balore garrantzitsu asko ikasten dituzte:

  • Besteak errespetuz tratatzen.
  • Ikaskideen presioari eusten.
  • Norberaren ardura hartzen.

Kiva-n ekintza unibertsalak eta berariazkoak uztartzen dira.Ekintza orokorrak, hala nola KiVa curriculuma (ikasleen ikasgaiak eta online jokoak) ikasle guztientzat dira, eta jazarpena prebenitzeko xedea dute nagusiki.Berariazko ekintzak, berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean erabiltzekoak dira. Haien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima gisa parte hartu duten haur eta nerabeak dira, bai eta beste ikasleak biktimari babesa ematera animatzea ere. Helburua jazarpena gelditzea da.

 

 

X