Herritarrentzako eskaintza

Ikastola herrira zabalik dago eta horregatik, herriko kirol, kultur edo norbanakok ere lekua dute gurean. Asko ta asko izan dira ikastola biltoki, entsegu leku edo erakustoki moduan erabili duten herriko taldeak, besteak beste, txaranga, antzerki taldea…

Egun honako kultur, kirol edota aisialdi eskaintza daukagu herritar guztientzako ikastolan.

Errigora
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari eta herritar horiek kudeaketa Azkue Ikastolan duten bulegoan burutzen dute. Proiektuak bere lehen urratsak ikastolako txoko batean eman zituen, euskalgintzarako, herrigintzarako eta elkarlanerako lekua baitugu gurean.


Kittarra ikastaroa
Musika arloan lehen hastapenak egin eta kitarra jotzen ikasteko ikastaroa eskaintzen du Kanak azken urteetan ikastolan. Sekula kitarra bat esku artean izan ez duenak edota zertxobait jakin dakienak eman dezake ikastaroan izena. Informazio gehiago behar duenak jarri zuzenean Kana irakaslearekin harremanetan: 669025903

Psikomotrizitatea familian

7 hilabetetik 18 hilabetera bitarteko haurrak dituzten familiei. Psikomotrizitateari buruz berba egiteko lekua, ikastolako psikomotrizitate gelan izango dira saioak.

X