Haratzago lemapean, maiatzaren 19an Lekeition ospatuko da Ibilaldia

Aurtengo ibilaldiari egozten dizkiogun helburuak, gaur egungo eta biharko ikastolei begira jarri ditugu

Umea ardatz izanik HARATZAGO joan eta hezkuntza eraldatzeko hautua egin du Lekeitioko Azkue Ikastolak. Modu horretan, ikastola berri eta aberats bat eskaini nahi dio ikasleari, bere osotasunean garatu dadin. 2019ko maiatzaren 19an Lekeition ospatuko den Ibilaldiak eredu berri honen erakusleihoa izan nahi du, orain arte ikastolan landutakoa ezagutzera eman eta aurrera begira egin beharrekoak zehazteko. Alabaina, herriko ikastolan egindakoaren berri emateaz gain, publikotasun eredu propioa eraikitzeko beharrezko eztabaida ere plazaratu nahi dute aurten Ibilaldiko antolatzailea izango den Azkue Ikastolako kideek.

Ikastolen Elkarteak zazpi lurraldeentzako egitura bakarra eskaintzen du. Sarako Olhain ikastolatik hasi, eta Argantzongo ikastolaraino. ‘Gure herria gaurdanik irudikatzeko ezinbesteko tresna gara, baita euskal identitatearen abiatzen diren Ikastola guztien bideragarritasuna eraikuntzan ere’ azaldu du Ibon Goitia Azkue Ikastolako zuzendariak. Hori dela eta, Euskal Herri zabalean  bermatzen du Ikastolen Elkarteak auzolanean. ‘Administrazio ezberdinek ukatzen duten sostengu ekonomikoa, ikastola guztien artean bermatuz. Euskararen eta euskal identitatearen eusle ezinbestekoak gara herri honetan!’ gaineratu du Goitiak.

Geure hezkuntza eredua
Noraezean dabilen gizarte batean bizi gara, aldaketa, ziurgabetasuna, eta desberdintasun handiko gizarte batean.Gizarte honi erantzuteko, oinarri eta ardatz aukeratu dugu konpetentzietan oinarritutako curriculuma, Euskal Curriculuma, bizitzarako garatu behar diren gaitasunak lortzeko. ‘Autonomia dugu gure hezkuntza proiektuak garatzeko, behar beharrezkoa deritzogulako, horren aldeko hautua egin dugu betidanik’ dio zuzendariak. Guzti honek ekarri dituen kostuak gure gain hartu ditugu. ‘Baina ez itsu-itsuan, gure hezkuntza eredu propioa sentitu eta  sortzeko baizik’ gaineratu du.  Ildo eta estilo pedagogiko aproposak diseinatuz, eztabaidatuz eta adostuz, ikastetxearen barne antolaketa eta jangelaren kudeaketa hezitzaile eta ekologikoa bideragarri  bihurtu dituzte Azkue Ikastolan.

Ikaslearen erritmoa errespetatuz
Makina bat eztabaida eta ikerketaren ondorio izan da konfiantzan oinarritutako Pedagogia. Ikastolan norbanakoa da protagonista, bere garapenaren erritmoa markatuz, naturalki eta testuinguru ekologiko batean. Helduaren begiradapean, honek, behar duen hori soilik  eskainiko diolarik.  Ikaslea, gaurdanik da herritar eta bere bizi proiektua gidatu behar du. Hau honela izanik, ezin bestekoak da proiektuetan trebatzea, Pedagogia aktiboetan. ‘Umearen nahietatik abiatzen gara motibazioa eta autonomia bermatzeko. Baina bide horretan ez dago gelditzerik. Etengabeko eraldaketan, bizirik dagoen hezkuntza da gurea. HARATZAGO, beraz’ aipatu du Ainara Ikaran Azkue Ikastolako lehendakariak.

Ebaluazio Hezigarria da horretarako giltza, kalifikazioetatik HARATZAGO, umearen garapen optimo baterako informazio bilketan oinarrituta lan egitea alegia. Ikasleak harremantzen diren testuinguruaren doiketari garrantzia emanez batez ere: barne zein kanpo espazioak, ordutegiak, materialen sorrera, esperientzi berrien eskaintza,...

Bide hori, sormena eta sorkuntzari bere garrantzia emanez, burutuko nahi dute Azkkuen. Arteak eskaintzen dituen  hizkuntza desberdinak baliatuz. Honetarako, herriko Arte garaikidearen lanketan ari den Arragua elkartearekin egindako elkarlana ezinbestekoa eta aitzindari izan da ikastola.

Hezkuntza paradigma aldaketa honetan, eskolaz kanpoko jarduerak, aisialdia eta jantokia modu egokian tratatzea ezinbestekoa da. Umeen eta gazteen ongizatean eta garapenean, eskola kirola hezitzailea eta jantoki ekologikoa eredu aldaketek ahalbideratzen dute Azkue Ikastolaren eredua. Jantoki eredu aldaketarekin kontsumo arduratsua egiten da, baserritarren eta ikastolaren harremana zuzenekoa da, eta bertoko ekonomiari bultzada ere ematen zaio.

Hau honela izanik, Azkue Ikastolaren helburua, herriari urteetan landutako proiektua ezagutaraztea da eta Ibilaldia izango da horretarako tresna.

Halabaina, 2019ko Ibiladia HARATZAGO  eraman nahi dutela adierazi dute ikastolako ordezkariek.  Aurten gizartean eta hezkuntza komunitate barruan dauden eztabaidak  eta egiten ari diren proposamenak plazaratu nahi dituzte antolatzaileek, espazio berri bat irabazi nahian esan du Goitiak. ‘Pil pilean dabil gaia, eta hezkuntza arloko hainbat eragilek landutako proposamen oinarri hartuta, eta bakoitzak duen esperientzietatik abiatuta, errespetuz, konfiantzaz eta heldutasunez Euskal Hezkuntza Publiko bateratzaile (herritarra eta komunitateari begira dagoena) baterako oinarriak jarri nahi ditugu’ esan du Goitiak. Denontzat eta denona izango den  Euskal Ikastola/Eskola, alegia.

Hasieran esan bezala, Euskal Hezkuntza publiko/herritara/komunitarioa/bateratzailea … nolakoa izan behar den adosteko eta, ondoren, hezkuntza zabaletik, sare desberdinetatik, herriko gaineko eragileetatik eta udaletik horra heltzeko neurriak proposatzeko plaza nahi du izan Ibilaldiak. Honetarako, ikasturtean zehar Hezkuntza jardunaldiak gauzatuko dituztela aipatu du lehendakariak. HARATZAGO nahi dugu joan, bazatoz?

X