AIKOrekin dantza ikastaroa izango da ikastolan

Azarotik ekainera izango da ikastaroa eta martitzen guztietan elkartuko dira parte hartzaileak

"Ibilaldia dantzan ikastaroa" izango da aurten ikastolan. Ikastaroa azaroan hasi eta ekainera arte izango da eta mailaren araberako bi taldetan banatuko dira ikasleak asteartero. 

Astearteetan elkartuko gara, musika entzunez mugitu eta dantzan elkarrekin gozatzeko, astero, gure "Ibilaldia" dantzan ospatzeko. Dantzan badakizue eta praktikatu nahi baduzue, edo zuen ezagupena hobetu eta sakondu, edo beste barik, dantzan frogatu nahi baduzue edo dantzan hasi zero mailatik, astearteetan Lekeition dantzan aurkituko gaituzue. Animatu!

Azaroan eskolak doan dira gure proposamena ezagutzeko, frogatzeko, dastatzeko.

Izen ematea:

Lekeitioko Azkue ikastolan telefonoz:

946 84 09 59

edo AIKO Taldearen web orrialdean:

Edozein kasutan, zalantzaren bat baduzue etorri lasai astearte arratsaldean ikastolara!! Ez zarete damutuko!!

X