0-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da asteartean

Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria

Nerea Mendizabal psikopedagogoak 'Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde' gaia landuko du asteartean Lekeitioko Ikastolan emango duen hitzaldian. Haurdun dauden familientzat eta 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago hitzaldia eta abenduaren 11an, 17:00etan izango da Ikastolan. 

Behar duenarentzako umea zaintzeko zerbitzua ere egongo da. HItzaldian parte hartzeko interesa duenak 94 6840959 telefonora deituta edo lekeitio@ikastola.eus helbidera idatzita eman dezake izena.

X