0-8 bitarteko haurren gurasoentzat formazioa izango da ikastolan

Alvaro Beñaranek eskainiko du hitzaldia urtarrilaren 18an ikastolan

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak 0-8 urte bitarteko familiei zuzendutako formazioa eskainiko du urtarrilaren 18an ikastolan. Hitzaldia 17:00etan izango da haurraren jolasaren zentzua eta helduaren begiradaren inguruan berba egingo du Beñaranek. Behar duenarentzako umeak zaintzeko zerbitzua egongo da. Izena emateko, 94 6840959 telefonora deitu edo lekeitio@ikastola.eus helbidera idatzi.

X