Ibilaldi egunerako lanerako deia

Gero eta gertuago daukagu maiatzaren 19a eta dagoeneko arropa saltzen, guneak atontzen, bideokliparen grabaketan eta ikastolan egin ditugun batzarretan parte hartu baduzue ere, orain IBILALDI EGUNEAN lan egiteko jendea behar dugu.

Izena emateko ondorengo lotura honetan Galdetegia- ibilaldia 2019 - HARATZAGO azaltzen den galdetegi bat prestatu dugu. Aipatutako galdetegian, maiatzaren 19an lan egiteko prest zaudetenen kopurua eta ezaugarriak betetzea eskatuko dizuegu, ondoren guk lanen banaketa egin ahal izateko. Galdetegia betetzeko arazoak dituztenek, emailez ere bidali ahal izango dituzte beraien datuak -lekeitio@ikastola.eus- helbidera.

Aste honetan zehar beste bide batzuetatik ere helduko zaizue honen berri, zuen inguruko familia, lagun eta abarreri ere gonbidapena bidaltzeko.

ANIMO ETA DENOK LANERA, DENOK HARATZAGO!

X