Martxoak 8, greba Azkue Ikastolan

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 8rako sindikatuek deitu duten egun osoko lanuztearekin bat egiten du Azkue Lekeitioko Ikastolako emakumeen gehiengoak. Beraz, egun horretan, ohiko jarduerak ezin izango dira normaltasunez aurrera eraman.

Lanuzte honen ondorioz, gure Ikastolaren egoera honakoa izango da: 

· 10 langile egongo dira tarte horretan Ikastolan gera daitezkeen umeez eta gazteez arduratzeko (HHtik DBHra).

·Jantokian ez ohiko zerbitzua eskainiko da. Ikastolan ezin bestean gelditu behar diren ikasle kopuruaren arabera zerbitzuaren antolaketa egingo da.

Bestalde Ikastola zaintza gune izango dela kontutan hartuta, ongi etorriak izango dira zuen familiako gizonezkoak zaintza zerbitzuan laguntzeko (Beheko galdetegian adierazi ordu tarte posiblea).

Hau guztia ondo antolatzeko (lanuzteko saio lektiboak eta jantokiko ez ohiko zerbitzu eta zaintza), ondorengo galdetegia betetzea eskatzen zaizue martxoaren 4rako.

X