Bertoko eta sasoiko produktuen azoka dastaketa

Azoka martxoaren 16an izango da Merkatu Plazan

Dakizuen bezala Maiatzaren 19an Ibilaldia ospatuko da Lekeition eta makinatxu bat ekintza ari gara prestatzen Haratzago berotu asmoz. Datorren hilaren 16an, elikadura burujabearen ideia hartuta, bertoko barazki eta hainbat produkturekin azoka eta tailerrak antolatu ditugu merkatu plazan. Heldu eta umeei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Musika, jana eta edana ez dira faltako! Anima parte hartzen!

  • 11:00etan “tela eta argizari” tailerra. Familian egiteko. Zilarrezko paperaren erabilera mugatu eta ogitartekoak biltzeko eredu jasangarriagoa bultzatzeko.
  • 12:00etan “Ortuari kontserbak ozpinetan” tailerra. Familian egiteko. Tailerra egin eta ortuari-poto bat eroango dogu etxera. Izena emotea beharrezkoa da, produktu kantitatea neurtzeko. Tailerrean izena emateko bete inprimakia
  • 13:00 Sorpresa. Zer izango da? ADI EGON HURRENGO ORDUETAN!!!

X