Formazio jasotzeko asmoarekin kolonbiako sei emakume etorriko dira bihar Ikastolara

Informazioa gehigarria: 
EranskinaTamaina
PDF icon D3o3g3CW4AALqyS.pdf196.07 KB

Orain dela bi urte baino gehiago Kolonbiako gobernua eta FARC-EP-en arteko azken hitzarmena sinatu zutenetik hainbat urrats eman dira arlo ezberdinetan, horietariko bat, hezkuntzan. Eremu honetan hutsune inportante bat dutenez 0 urtetik 6 urtera arteko tartean, 6 lagun kolonbiar etorriko dira (haien artean 3 gerrillari ohi) Azkue Ikastolara formazioa eta informazioa jasotzera, gero beraien komunitatean garatzeko, esperientzia piloto gisa; eta ondoren Kolonbiako 26 zonaldetara zabaltzeko asmoz. Emakumeak protagonista diren ekimen hau guztia azaltzeko, bertoko egoeraz mintzatzeko eta bi Herrien arteko harremana estutzeko, ikastolan formazioa jaso ostean, arratsaldean Potxuak Martxan emakume taldeak solasaldia antolatu du, apirilaren 9an, 18:30ean Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan.

X