0-3 urte bitarteko gurasoentzako aurkezpena izango da asteazkenean

Ekainaren 19an, asteazkena, 0-3 urte bitarteko gurasoei zuzendutako aurkezpen bilera izango da Ikastolan. Batzarra, 17:00etan izango da HH-ko gelan eta bertan hurrengo ikasturteko egitasmoaren aurkezpena egingo dute. Horretaz aparte, gurasoek beraien zalantzak argitzeko tartea ere izango dute.
Batzarrera haurrak dagoeneko ikastolan dituztenak eta ez dituztenak gonbidatuta daude.

X