2019-2020 ikasturteko ikastolako kirol jardueretan izena emateko epea zabalik

Informazioa gehigarria: 
EranskinaTamaina
PDF icon ordutegia 19-20 (2).pdf46.02 KB

Aurten aurreko urtean bezala Ikastolak antolatutako kirol jardueretan izena emateko epea aurrez zabaldu dugu. Beraz, uztailaren 12ra bitartean 2019-2020 ikasturtean Ikastolako kirol jardueretan parte hartu nahi dutenek ikastolako idazkaritzan, telefonoz deituta (94 684 09 59) edota hurrengo galdetegia beteta izena emateko aukera izango dute.

Kuotari dagokionez, egun bateko jardueretan izena emanez gero, urtean 60€ ordaindu beharko dira eta 2 egunetakoa bada, urtean 120€. Gogoratu kuotak hiru zatitan ordaintzeko aukera ere egongo dela.

Ikastolan garrantzi berezia ematen diogu LH 4.mailara arte Ikastolako kirol jardueretan aritzeari eta hauek dira gure proiektuaren irizpide nagusiak:

  • LH 4 maila-arte ikastolan antolatzen diren kirol jardueretan parte-hartzea lehenesten dugu beste herriko kirol aukeren aurretik. Halere, adin tarte horretan (HH 4-5 eta LH 1-2-3-4), herriko kirol edo jarduera fisiko bat egitekotan, Ikastolako eskaintzarekin konbinatzearen alde gaude.
  • Denen parte hartzea bermatzen dugu. Gela kideekin aritzea eta gaitasun mailagatik edo neska-mutil izateagatik ez egitea bereizketarik eta aukeraketarik.
  • Kirol aniztasunaren alde egiten dugu. LH 4 maila-arte behintzat umeak kirol, jolas eta jarduera fisiko desberdin ugari egiteari ematen diogu garrantzia.
  • Kiroletan eta jolasetan lehiaketa egoerak ez lantzea bakarrik. Kirola hezitzailea izateko beste aspektu hauek lantzea ezin bestekoak ikusten ditugu: elkar lan jolasak, gorputz adierazpen eta erritmo jarduerak, norbere gaitasunak ezagutzeko eta hobetzeko jarduerak landuko dira ere.
  • Haurraren adin eta ezaugarrietara egokitzen dugu kirolaren arautegia, materiala eta saioak.
  • Ikastolako Hezkuntza Proiektuarekin bat datorren eskola-kirola izan behar du. Aisialdian euskara erabili dezaten, begirale-kirol arduradun-tutore-gurasoen lotura ematea eta ikaslearen hezkuntzan gure ekarpena egitean jarriko ditugu ahalegin guztiak.

 

X