Bigarren eskuko azoka izango da abenduaren 14 eta 15ean

Dakizuenez, jaietan zabaldu ohi dugun tabernari alternatiba emate aldera aurten abenduaren 14 eta 15ean bigarren eskuko azoka antolatu dugu Merkatu Plazan. Guztiok izan ohi ditugu etxean erabilerarik ematen ez diogun hainbat gailu eta tresna eta horiei beste erabilera bat eman asmoz bigarren eskuko azoka antolatu dugu. Azoka girotzeko taberna, kontzertu eta hainbat tailer egongo dira. Birziklapen tailerrean parte hartzeko, plastikozko botila gogorrak ekarri behar dituzte parte hartzaileek, txikiak (1L) zein handiak (2L) baliagarriak izango dira.

Abenduen 14a
  • 17:00 etan azokaren irekiera
  • 17:30 eatik aurrera etxeko tortila gozo gozuak txosnan,edana be ezta faltako
  • 19:00 etan musika ikuskizuna azkueko ikasleen eskutik
  • 21:00 etan azokaren itxiera
Abenduak 15a
  • 11:30 ean irekiera
  • 12:00 etatik aurrera talo mundialak txosnan
  • 12:00 etan berziklapen tailarra umientzako
  • 13:00 etan "gu ta gitarrak" emanaldia
  • 14:30 ean zozketa erakargarria
  • 14:30 ean azokaren itxiera

Aste honetan bukatu da azokarako materiala ekartzeko epea eta hainbat gauza bildu ditugu. Bigarren eskuko azokan jateko eta edatekorik ez da faltako, baina lana errazteko proposamen zehatz batekin gatoz: larunbat (abenduak 14) arratsaldian 16:30etatik aurrera bi tortila eta bi ogi barra ekartzea azoka guneko tabernara gela bakoitzeko. Horretaz gain materialaren zaintza eta garraiorako ere eskulana falta da. Hementxe zeregin horietan izena emateko bete beharreko dokumentua.

Azkenik, birziklapen tailerretan parte hartu nahi dutenentzako oharra: Tailerrean parte hartzeko plastikozko botila gogorrak behar dira, txikiak (1L) eta handiak (2L) erabili daitezke.

X