Aste osoan jantokiko menua Senegaleko platerekin osatuko da

Datorren astean jantokiko menua aberasteko eta gazteei zapore berriak eskaintzeko helburuarekin ikastolako jantokian Senegaleko jatorria duten errezetak izango dira. Martitzenean esaterako, Yassa Guinar (arroza-oilaskoa-barazkiak) eta eguenean berriz, Thiou Boulette (arroza-arrain almandrongilak-barazkiak) probatzeko aukera izango dute. Dagoeneko munduko beste hainbat herrialdeetan egin moduan, otordu batek behar dituen osagai guztiak plater konbinatu gisara eskaini dizkie gazteei eta fruta eta barazkiekin egindako hainbat irabiatu ere. Orain arte berrikuntzekin gustora agertu dira gazteak.

Denbora daramate ikastolan jangela osasuntsuagoa, gertukoagoa, bidezkoagoa eta hezitzaileagoa eratzeko lanean. Gazteek, leku atsegin eta lasaia aurkitzea nahi dute eta janariarekin duten harremana egokia izatea. Gainera, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, nagusiki bertoko produktu ekologikoz hornitutako sukaldea da ikastolakoa. Hori dela eta, aurten otorduak lasaitasunez egiteko jateko beste txanda bat gehiago gehitu da. Gainera, Txaramela etxeko pasta egiten duen hornitzaile berri bat gehitu da produktuen artera. 

X