Euskara hobetzeko errefortzuak jasoko dituzte AEKri esker Ikastolako ikasleek

Euskaraz komunikatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako AEKren bidez errefortzuak eskainiko ditu Lekeitioko Azkue Ikastolak. Aipatutako klase osagarriak astelehetik aurrera jasoko dituzte LH eta DBHko ikasleek.

Azkue Ikastolak garrantzia berezia ematen dio gure hizkuntzaren trasmisioari baina kasu askotan hori bermatzea zaila izaten dela aitortu dute. 'Sarritan beraien hizkuntza ohiturak errotuta dituzten ikasleak iristen dira ikastolara eta hauei gelakideekin eta irakasleekin komunikatzeko euskara jasotzeko prestakuntza eta laguntza eskaintzea ezinbestekoa zaigu, etorkizunean ere Lekeition euskaraz bizi daitezen' azaldu du Ibon Goitia Ikastolako zuzendariak. Gainera, ikastolatik garrantzia berezia ematen diote ikasle hauek gurean integratzeko egiten duten esfortzuari, eta horretarako euskara ezinbesteko tresna da beraientzat. BIde beretik AEK-ak egiten duen lana ere balorean jarri nahi du ikastolak, ikasle hauei euskara eta euskaraz bizitzearen garrantzia helarazteagatik.

X