Jolastokia eraberritzeko lanak hasi ditugu ikastolan

Ikasturte honetan irakasle, guraso eta ikasleekin lanketa burutu ostean, jolastoki berriaren lanak martxan jarri ditugu Azkue Ikastolan. Txalupa pirata eta berdegunean hasi dituzte lanak baina ikasturte amaieran DBHn ere lan egiteko modu berrira egokitzeko espazioan aldaketak egingo ditu ikastolak. Ikasturte hasieratik ari dira ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak gelatik ateratzen diren aldietan izango duten gunea diseinatzen. 'Gure ikastolan ohikoa den moduan, lanketa hau burutzeko ere lantaldea osatu dugu ikastolan eta iritzi eta ekarpen ezberdinak jaso ostean ekin diogu obrari' azaldu du Ibon Goitia Ikastolako zuzendariak.
Espazio berria nolakoa izango den galdetuta berdeguneak eta natur baliabideek protagonismo berezia izango dutela azaldu du Goitiak.
 

X