Ibaizabal ikastolan ikasketak jarraitzeko aurrematrikulazio epea zabalik

DBH4 bukatzen duten ikasleek Durangoko Ibaizabal Ikastolan beraien ikasketak jarraitzeko aukera daukate, horretarako ondorengo lotura honetan aurkituko duzue informazio guztia: https://www.ibaizabalikastola.eus/eu/matrikulazioa_batxilergoa. Gogoratu galdetegia maiatzaren 22a baino lehen bete beharko dutela hurrengo ikasturtea Durangon egin nahi duten ikasleek. Aurten Covi19-a dela eta matrikulazio prozesu osoa online egingo da.

6 Ikastolen lankidetzaren emaitza da Durangaldeko Ibaizabal Ikastola. 6 horietako bakoitzak –Azkuek berak bezalaxe– DBHra arteko irakaskuntza ematen du, eta Ibaizabal Ikastolarengan delegatzen dute hortik aurrerakoaren ardura, tarteko koordinazioari esker ikasleen trantsizio egokia bermatuta. Nork bere aldetik baino, talde-lanean hobeak eta indartsuagoak garela erakusten duen adibide argia da Ibaizabal. Hala, Azkue Ikastolaz gain, Elorrioko Txintxirri Ikastolak, Galdakaoko Eguzkibegik, Durangoko Kurutziagak, Ondarroako Zubi Zaharrek eta Zornotzako Andramarik elkartu zituzten aspaldi indarrak Ikastolen ereduari Batxilergoaren adarra eransteko Lea-Artibai/Durangaldean, Ibaizabal sortuta.
 
Ikastola batetik besterako aipatu trantsizioa naturala izango dela ziurtatzeko, ikasturtero, ekainean, jatorri-ikastolaka antolatu eta baloratzen dira ikasleen emaitzak, indar-guneak eta hobetu beharrekoak hala multzokatuta identifikatzeko.
 

 

X