Ikasle talde osoa ikasgeletara ez bueltatzea hobetsi du Azkue Ikastolak

Gaur egungo egoera ikusita, segurtasuna bermatzeko zailtasunak ikusten ditugu Lekeitioko Azkue Ikastolan. Kontuan izanda, ikastolako etapa guztietan daramagun jarduna egokia dela, ikasturte bukaerara begira ondorengo erabakiak hartu ditugu:
  1. Hirugarren ebaluaziora begira, kasu batean ere ez dugu ezinbestekoa ikusten ikasle talde osoa ikastolara itzultzea.
  2. Errefortzu eta arreta behar dutenei bakarrik klasera etortzea eskainiko zaie. Kasu honetan tutoreak eta irakasle taldeak baloratuko du eta gurasoekin harremanetan jarriko da:

    a. DBHn eta LHn arreta eta errefortzuak behar dituzten guztiei eskaintza ziurtatu behar zaie, eta arreta hori era telematikoan eskaintzen ari da. Presentzialki egitea baloratuko da. Egoera emozional zein akademiko beharrak aintzat hartuko dira.
        b. DBH 4n ezohiko ebaluaziora begira, errefortzuak presentzialki eskaintzea baloratuko da. 
        c. Euskara murgiltze prozesuan dauden ikasleak AEKko eskaintza jasotzeaz gain, aukera emango zaie era presentzialean errefortzatzeko.

 

     3. Bestalde, ikasle guztiekin egungo baldintzetan ezinezkoa izango da ikasturte bukaera normaltasunez ematea, baina ahaleginduko gara egindako ibilbideak merezi duen bukaera bat izatea.

Hala eta guztiz ere, argi utzi nahi dugu guztion ideia eta nahia dela ikasle guztiak, gure langileekin batera, ikastolan baldintza seguruan egotea; hori da egoera desiragarria. 
X