Azkue Udalekuak 2020an izena emateko epea zabalik

Aurten ere LH1etik LH4ra, 2010 eta 2013 bitartean jaiotako  gaztetxoentzat, udalekuak antolatuko ditu Azkue Ikastolak. Uda honetan baina, Covid19 pandemiarekin ezohiko egoera batean aurkitu gara eta azken momentura arte ez dugu jakin udalekuak zein baldintzatan antolatzeko aukera izango dugun. Azkenik, Azkue Ikastolak  higieneari, osasunari eta zaintza-aisialdi zerbitzuari lehentasuna emanez ondorengo eskaintza zabaltzea erabaki du. Hala ere, egunean eguneko aldaketak jasotzen ditugu eta posible da horiei eutsi behar izatea, beraz, adi egotea eskatzen dizuegu ohar eta mezuen aurrean. 
 
Hori dela eta, jarraian bidalitako kartelean eta izena emateko inprimakian jasotako informazioa ondo irakurri eta betetzea eskatu behar dizuegu.
 
1.- Proposatutako ekintzetan aldaketak egon ahal dira. Horien berri sortuko diren whatsapp taldeetan aurretiaz jakinaraziko da.
 
2.- Izena emateko epeari dagokionez ekainaren 17tik 25ra egongo da zabalik. Gehienez ere, 30 gaztetxok izena eman ahal izango dute aste bakoitzean, eta horiek talde desberdinetan banatuko dira. 
 
3.- Udalekuak ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24an bukatuko dira eta 4 astez parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek. 
 
4.- Prezioei dagokionean aste bat baino gehiagotan izena ematen dutenek deskontua izango dute:
 
Ordutegia: 10:00 - 14:00
 
1 astea (ekainak 29 -uztailak 3): 75 euro
2 astea (uztailak 6 - uztailak 10): 130 euro
3 aste(uztailak 13 - uztailak 17) : 190 euro
4 aste (uztailak 20 - uztailak 24): 240 euro 
 
 
(*) OHARRA: Lehentasuna ikastolako ikasleek izango dute.
X