0-3 urte bitarteko gurasoei zuzendutako aurkezpenak izango dira

Ekainaren 24 eta 25ean, asteazkena eta osteguna, 0-3 urte bitarteko gurasoei zuzendutako aurkezpen bilerak egingo dira ikastolan. Covid-19ak sortutako egoera berezi honetan segurtasun neurri guztiak bete nahi dituzte, horregatik, guraso kopuru handiak ez elkartzeko bilera deialdi ezberdinak egingo dituzte. Guraso guztiek etortzeko aukera izan dezaten gainera, bilerak goizez (11:00etan) eta arratsaldez (17:00etan) izango dira. 

HH 2: Ekainaren 24an
 
HH1 eta HH3: Ekainaren 25ean 
 

Bilerak, HH-ko gelan izango dira eta bertan hurrengo ikasturteko aurkezpena egingo dute: irakasleen eta espazioaren aurkezpenak, egitasmoaren aurkezpena eta umeen segurtasuna bermatzeko ikastolan hartuko diren neurrien berri ere emango zaie bertaratzen direnei. Horretaz aparte, ikasturte berriaren hasieraren inguruan gurasoek beraien zalantzak argitzeko tartea ere izango dute.

Batzarrera haurrak dagoeneko ikastolan dituztenak eta ez dituztenak gonbidatuta daude. Gainera behar duenarentzako zaintza zerbitzua egongo da. 

 
 
X