Ikasturte hasierari buruzko zehaztasunak emateko bilerak

Ikastolako familiei bizi dugun egoera berezi honetan ikasturte hasiera nolakoa izango den azaltzeko batzarrak egingo ditugu ikastolan. Batzarrak meet bitartez egingo ditugu, jende kopurua pilatzea ekiditzeko. HH eta LH-ko ikasleen familiek bilerak datorren irailaren 3 eta 4an egingo dituzte eta DBH-koek aldiz, irailaren 8 eta 9an. Bilera bakoitzaren ordua eta eguna zehatzago ikasgela bakoitzeko tutoreak helaraziko die zuzenean gurasoei. Bilera honen helburua ikastolan diseinatu dugun segurtasun plana eta funtzionamendu berria gurasoei azaldu eta bakoitzak izan ditzakeen zalantzak argitzeko tartea eskaintzea izango da.

Ikastolan uztailean segurtasun neurrien zirriborroa diseinatu genuen, eta abuztuan planaren zehaztasunak definitu, baina gurasoei horren berri emateko Eusko Jaurlaritzaren zehaztasunen esperoan egon gara. Gaur zehaztasun horien berri emango du Hezkuntza Sailak eta horiek guk landutako planarekin alderatu ostean, ahal bezain pronto gurasoei landutakoaren berri ematea da ikastolaren asmoa.

Ikasturtea aurretik zehaztu moduan, LH-ko ikasleentzat irailaren 9an hasiko da eta DBHko ikasleentzat berriz irailaren 11an.

X