Ikastolaren gehiengoak ordutegi aldaketaren proposamena onartu du

Artezkaritza Kontseiluak, langileek eta familiek ordutegi aldaketaren alde bozkatu dute

Aurreko astean Ikastolako Zuzendaritzak egindako ordutegi aldaketaren alde bozkatu dute familien %80ak, %15ak ezezkoa eman du eta %5ak aldiz zuriz erantzun du. Bozkaketan ikastolako familien %70ak parte hartu du, 194 familiak orotara.
Zuzendaritzako kideak pozik daude galdetegiak izandako erantzunarekin. ‘Parte hartzea handia izan da eta gehiengo zabal batek onartu du proposamena, horrek konfidantza ematen digu’ azaldu du Ibon Goitia zuzendariak. Hala ere, ezezkoak ere izan dira eta horien arrazoiak ezagutzeko ahalegina egingo dugu, posible den neurrian familia horien kezkei erantzuna emateko, gaineratu du zuzendariak.

X