Elkartasun Ikastolek 7 milioi euro banatu dituzte premia duten ikastolen artean azken 8 urteetan

Ikastolen elkartasun kutxak, behar handiena duten Euskal Herriko Ikastolen artean 7 miloi euro banatu dituzte 2013tik gaur arte. Guztiok egindako ekarpenari esker premia handia duten Ikastolak laguntzen ditu Elkartasun Ikastolak proiektuak eta 1992an sortu zenetik 18 milioi euro bideratu ditu. Besteak beste honako ikastola hauek jaso dute laguntza: Bastida, Argantzun, Argia Ikastola, Aranzadi Bergara, Ibaialde Ikastola, Labiaga Ikastola, Uzturpe Ikastola, Seaskako Ikastolak eta San Bizente Ikastola. 

X