Zerbitzuak

Jantokia

Jangela osasuntsuagoa, gertukoagoa, bidezkoagoa eta hezitzaileagoa eratzeko lanean ari gara. Ikasleek, leku atsegin eta lasaia aurkitzea nahi dugu eta janariarekin duten harremana egokia izatea. Gainera, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, nagusiki bertoko produktu ekologikoz hornitutako sukaldea dugu.

Jarduera Osagarriak

Ikastolaren eginkizuna klase orduekin bakarrik lotzeko ohitura dugun arren, haratago doala uste dugu. Eta horren adibide argia dira ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak, jantokiko ordua eta asteburuetako topaketak.

Logopedia zerbitzua

Hizkuntza eta ahoskatze arazoak dituzten ikasleei laguntza eskaintzen diegu zerbitzu honetan.

Guraso eskola

Ikastolako guraso guztiok prestatzeko topagune gisa ulertzen dugu Guraso Eskola deitzen duguna.

Herritarrentzako eskaintza

Ikastola herrira zabalik dago eta horregatik, herriko kirol, kultur edo norbanakok ere lekua dute gurean. Asko ta asko izan dira ikastola biltoki, entsegu leku edo erakustoki moduan erabili duten herriko taldeak, besteak beste, txaranga, antzerki taldea…
X