Skip to main content

Umea eskolatu edo aldaketa baten asmoarekin bazaude ezagutu gaitzazu.
Web orri honetan aurkituko duzun informazioaz gain, gure aholkua Ikastola zuzenean ezagutzea da eta horretarako aukera urte osoan izango duzue, ateak zabalik baititugu ezagutu nahi gaituen ororentzat.

Gurekin harremanetan jartzeko:

  •  Telefonoa: 
  •  Emaila:
  •  Ikastolara hurbildu

 

 

ZERGATIK AZKUE IKASTOLA?

  • Haurren erritmo eta garapenari erantzuteko testuinguru aberatsa eskaintzen dugulako.
  • Kooperatiba izaera duen proiektua garelako, ikastolako erabaki guztietan familiek parte hartzen dutelako.
  • Bertoko produktu ekologikoak oinarri dituen jantokia dugulako, eskualdeko jasangarritasuna aintzat hartzen duena eta ekonomia zirkularra erdigunean kokatzen duena.
  • Irakasle prestu eta konprometituak etengabeko formakuntzan dihardutenak.
  • Herriko ikastola garelako, herritik sortu eta herriko parte aktibo garelako.

 

ORDUTEGIA:

Goizez: 9:00etatik 12:30ak arte.

Arratsaldez: 15:00etatik 17:00ak arte.

UMEA MATRIKULATZEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia liburua
  • Gurasoen N.A.ren fotokopiak
  • Errolda agiria