Skip to main content

Bazkideen jantoki erabilera


Orain arte bezala, umeen urtebetetze jaiak eta lagunarteko edota familiarteko ospakizunak egiteko Ikastolako jantokia erabili daiteke. Horretarako, idazkaritzan erreserba egin behar da idazkaritzan eta behar denean giltza eskuratu. Horretaz gain, pertsonako euro 1eko kuota ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

Antolaketa eta arauak:

  1. Sukaldea ezin da erabili; beraz, janaria kanpotik ekarri behar da. Janaria berotu behar izanez gero, jantokian dagoen mikrouhina erabil daiteke.
  2. Talde bakoitzak jantokia garbitu beharko du, berau aurkitu bezala uzteaz arduratuz: Mahaiak eta tresnak zeuden modura utzi behar dira, erratza eta lanbasa pasa behar da eta lohiak kanpora atera behar dira.
  3. Umeak gurasoen ardurapean daude. Jantoki barruan edo patioan egon daitezke baina ez Ikastola barruan jolasten.
  4. Ikastola barruan ezin daitekeela erre.
  5. Ikastolaren irekiera eta itxiera talde antolatzailearen ardurapean gelditzen da. Zehaztasun gehiago jakiteko edota erreserba egiteko idazkaritzara hurbildu!