Skip to main content

LH etapako helburuak 2023-24

2ziolako

HELBURUAK

  • Bigarren zikloak mailakatze anitzak sortu eta txertatu.
  • Arteleku 2ziolara osoarentzako gunea, diseinua eta kudeaketa.
  • Adimen naturalistaren inguruko formazioak jasotzea.
  • HH-LH lotura psikomotrizitatean, irakurketa idazketan eta matematikan.
  • Ebaluazioa, Curriculum berrira egokitu.
  • Irakurketa-idazketa plana balorean jarri eta jarraipenak egin.

LH 5 eta 6

HELBURUAK

1. PIKTO

  • Euskara eta Gaztelania Pikto metodologiarekin landuko ditugu.
  • Ingelesa sartzeko asmoa dagoenez hau aztertu eta baloratuko dugu, honetarako arduradunekin batuko gara eta ikastetxe desberdinetara jonago gara bisitan, hauen esperientziak ikusteko.
  • LH5-6 familika antolatuko gara saio batzuetan, hau da, bi mailetako ikasleak nahastuko ditugu eta 3 gela sortu.
    1. LH5-6 A
    2. LH5-6 B
    3. LH5-6 D
  • HH-LH lotura psikomotrizitatean, irakurketa idazketan eta matematikan.
  • Ebaluazioa, Curriculum berrira egokitu.
  • Irakurketa-idazketa plana balorean jarri eta jarraipenak egin.

2. ZAINTZA

Parte hartzen duten arloak: musika, gorputz hezkuntza eta tutoretza. Zaintzaren pedagogian oinarrituz, proiektu honek norbera izaten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziak berariaz landuko ditu. Adimen emozionala, gorputzaren kontzientzia eta elikadura kozientea landuz. Hau honela, ekonomia zirkulararen eta hezkidetza izango ditu zutabe. Ikasturte honetan, proiektu hauek diseinatu ahal izateko, edukiak eskuratzen eta gu geu ere garapen pertsonalean ibiliko gara

3. ERRONKA

Proiektu bidezko ikaskuntza-irakaskuntzan hasi nahi dugu LH5-6 zikloan, gizarte zientziak, matematikak eta arteak parte hartuko luketenak. Hori dela eta, honetan formatzen eta lanean arituko gara 23-24 ikasturtean. Metodologi desberdinetan jantziko gara gure propioa sortzen hasteko.