Skip to main content

20 jantoki eta 7 ekoizle elkarlanean

ERRIGORA udazkenean eta udaberrian egiten diren kanpanatan plazaratzen da nagusiki eta momentu bi horietan helarazaten ditugu euskal herriko etxe eta despentsatara nafarroa erdi eta hegoaldeko nekazal produktuak. Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana sustatzea helburu beti ere.

 

Eta ikastola, eskola eta lantegietako jantokietara ere arroza, olioa, piperrak etabar sukalderatuz sustatuko bagenitu 3 helburu horiek? Horra aspaldian mahairatutako galdera, eta hona erantzuna: 7 ekoizle eta 20 jantoki elkarlanean.

 

Izan ere urtean behingo kanpainez gain, jantokien dinamika iraunkorrean sartu ezkero Ager eremuko produktuak:

  • Harreman iraunkor eta egituratuak sortzen ari gara euskal lurraldeen artean

  • Bertako produkutuen ekoizpena sustatzen ari gara modu planifkatuan

  • Euskara sustatzen ari gara ekoizleen artean eta kontsumo ohituretan (Errigora Balioak berme ziurtagiria dute jantokietarako produktu guztiek)

  • Eta taldean arituz bai ekoizleen aldean eta bai jantokien aldean eta denak aldi berean auzolana elikatzen eta asmatzen ari gara

Errigoraren estiloan, txikitik handira eta modu praktikoan, Cascante eta Bilbo edo San Adrian eta Amaiur edo Arroitz eta Beasain lotzen dituzten hariak sortzeko sukalde lanetan aritu ondoren, irailetik aurrera, esan bezala, 20 jantokiko ehundaka plateretan izango dira Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak.

EKOIZLEAK

Errigoraren baitan aritzen diren ekoizleetatik 7k parte hartzen dugu elkarlan honetan, jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginik. Euskal Herrian, Ager eremuko baratzetan soilik diren produktuak eta jantokien beharren neurriko kantitateetan ekoiztutako produktuak zaku, latoi eta bidoietan prestatu ditugu. Errigora Balioak berme ziurtagiria (https://www.errigora.eus/identifikatzailea) dutenak guztiak.

 

JANTOKIAK

Jantokietako lehengai behar iraunkorrak aseko dituzten ekoizleak aurkitzea ez da lan erraza izaten. Elkarlan honetan, aukera dugu tomatea, arroza edo olioa bezalako produktuak aldi berean biltegiratzeko, plater osasuntsu eta kalitatezkoak prestatu ahal izateko, bertatik bertara zirkulua osatuz. Eta gainera euskara eta auzolana bezalako baioak sustatuz.

 

Ikastola, eskola eta lantegietakoa jantoki bakoitzak bere filosofia eta kudeaketa dugu, baina beharrizan eta helburu amankomunak ere bai. Elkarlan zaporetsu eta gozagarri hau dugu lekuko.

 

JANTOKIAK

AZKUE IKASTOLA

LEKEITIO

BIZKAIA

BEKOBENTA ESKOLA

MARKINA

BIZKAIA

ALLENDE ESKOLA

GERNIKA

BIZKAIA

LARRABETZUKO ESKOLA

LARRABETZU

BIZKAIA

BETIKO IKASTOLA

LEIOA

BIZKAIA

ANDER DEUNA IKASTOLA

SOPELA

BIZKAIA

ABUSU IKASTOLA

BILBO

BIZKAIA

URRETXINDORRA IKASTOLA

BILBO

BIZKAIA

KIRIKIÑO IKASTOLA

BILBO

BIZKAIA

ALTZAGA ESKOLA

ERANDIO

BIZKAIA

LASKORAIN IKASTOLA

TOLOSA

GIPUZKOA

FAGOR EDERLAN LANTEGIA

ARRASTE

GIPUZKOA

HERNANIKO HAUR ESKOLA

HERNANI

GIPUZKOA

ANDRAMENDI IKASTOLA

BEASAIN

GIPUZKOA

UZTURPE IKASTOLA

IBARRA

GIPUZKOA

AMAIURKO ESKOLA

AMAIUR

NAFARROA

ZUBIMUSU IKASTOLA

VILLABONA

GIPUZKOA

ORERETAKO IKASTOLA

ORERETA

GIPUZKOA

SUHARI ERRESTAURAZIO ENPRESA

SENPRE ETA MAULE

LAPURDI ETA ZUBEROA

 

 

Etiketak