Azken euskararen erabileraren kale neurketan alarma piztu egin da. 0-25 adin tartean erabilera osasuntsu dagoen arren, 24-44 tartean ageri da lehenengo gainbehera. Hala ere, 45 urtetik gorakoen arteko datuek kezkatzen gaituzte gehien. Adin tarte honetan, erdira jeitsi da euskararen erabilera.
Honen aurrean, bada, herria antolatu beharra daukagu. 3 eremutan hasiko gara lanean. Horretarako honako ardura hauek hartu ditugu:
Alde batetik, aurreko urteetan ikastolan egin dugun legez, aurten ere, gure hizkuntzaren erabilera indartzea eta sustatzea izango ditugu helburu. Ikastolan, egunez egun egiten dugun bidea delako. Jarrai dezagun abentura eder honetan, euskaratik eta euskaraz , Euskal Herritik mundu zabalera begira!
Bestalde, kirol taldeek ere konpromisoak hartu diztuzte. Lekeitioko kirolariak gazteak direla jakitun, dekalogo bat sinatu dute euskara babeste aldera. Aurten jarriko dute praktikan berau. Barne eta kanpo komunikazioa, baita kirol monitoreen harremanak euskaraz izateko hautua egin dute.
Euskara taldekook, ostera, 45 urtetik gorakoen erabilera datuak oso larriak direla jakinik, EUSKARALDIA hartuko dugu abiapuntutzat. Ondoren, ekimen ezberdinak burutuko ditugu adin tarte honetako egoera iraultzeko asmoz.
Udalak, bestalde, ekimen guztiok babestu egingo ditu eta bitartekoak jarri gauzatu daitezen. Horrez gain, ondorengo ekimenok ere diruz lagunduko ditu:
- BAI EUSKARARI ziurtagiria zabaldu herrian.
- Dendarientzat eta tabernarientzat euskara ikastaroak antolatu.
- Kulturartekotasunean eragin.
- Hileroko udal euskera batzordean lanean jarraitu herriko eragileekin batera.