Skip to main content

Gu, Natura Ikastola

Jakin badakigu haurraren hazkuntza pertsonala eta egiten dituen ikaskuntzak ez direla soilik eskolako lau pareten artean ematen. Haurrak bizi duen eta harrementzen den testuinguru guztiak du eragina prozesu horretan.
Horren jakitun, ikastolako hainbat horma bota genituen orain urte batzuk. Baina haratzago begiratzeko momentua ailegatu zaigu, ikastola naturarekin bat egitekoa, alegia. Kanpoko testuinguru pedagogikoaren ezaugarri esanguratsuenetakoa baita bizitzan murgildutako testuinguru dinamikoa dela. Zer esan nahi du horrek? Gero eta naturagaloa izan eremua, orduan eta aukera handiagoa dugula gure zentzumenak pizteko, garatzeko eta ekintza batean arreta guztiarekin murgiltzeko.
Arropa berezia eta katiuskak jantzita, kanpora irten dugu:  orain arte barruan egin ditugun hainbat dinamika, jarduera eta ekintza naturan esperimentatzeak dakartzan onurak jasotzera. Haurraren oinarria sendotzea delako gure helburua, haurraren oinarrizko premiei arreta berezia ipintzea.
Gu, Natura Ikastola gara.
 

Etiketak