Skip to main content

-SUKALBENTURA-

-2023 Apirila 11-15-

Azkue Ikastolak uda sasoiari begira Lekeition egonaldia egiteko aukera zabaldu du. Ikastolako instalazio batzuk egokituz eta kalitatezko erosotasun-zerbitzu aukerak eskainiz, aste santuetan.

ESKEINTZA

Apirilaren 11tik 15era (10-14urte)

IZEN-EMATEA

Izena eman

Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko duzue eta horrekin batera, aurrerapen moduan 75€ko ordainketa egin BVA ES4001820059670201553701 kontu korrontean.

Ordainketa egiterakoan kontzeptu moduan umearen izena abizenak agertu beharko da. Ordainketaren ziurtagiria udalekuak.lekeitio@gmail.com helbidera bidali beharko duzue.

Izena emandakoan emaila bidaliko dizuegu egonaldiari buruzko zehaztasun guztiekin.

Plaza mugatuak izango dira eta betetzean izen ematea itxi egingo da.

PREZIOA

280€

4 eguneko egonaldia ekintza guztiak, otorduak eta egonaldia barne.

Izena eman

Jantokia autogestionatua eta ekologikoa da. Bertan, herriko saltokiekin, eskualdeko edo K m 0 hornitzaile - ekoizleekin eta produktu fresko eta kalitatezkoekin osatutako menu orekatua prestatzen dugu. Lekeitio herri euskalduna da , euskaraz bizi gara eta halaxe jarraitu nahi dugu. Aisialdia euskaraz ulertu eta bizitzeko aukera apartada Ikastola.

Lekeitio Bizkaiko kostaldean kokatutako arrantza tradiziozko herria da. Kokapenak eta inguruak eskaintzen dituen aukerak zabalak dira. Naturan ekintza anitzak egiteaz gain, herriaren egitura desberdinek mota guztietako aisialdi, kirol edo kultur ekintza egiteko aukera ezinhobea ematen dute.

Aurtengoan, berritasun gisa, sukaldaritza saioak egingo ditugu, non, bertan, gaztetxoak menuko plater eta otordu desberdinak prestatuko dituzt. Elikadura osasuntsu batera hurbiltzeko asmoz, bertako sasoiko produktu ekologikoak, sukaldatzeko teknika desberdinak eta sormena erabiliz plater desberdinak erakargarri bezain dibertigarrian prestatzen ikasiko dute. Menu eta plater desberdinen prestaketa-dastaketa txapelketa txiki bat proposatuz bakarka zein taldeka beraien sukaldari trebetasunak erakusteko aukera izango dute.

Ikastetxeko gelak literekin osatutako logela bilakatuko dira eta solairuko komunak erabilgarri izango dituzte 4 aldagela daude. Aldagela bakoitzak 4 dutxa ditu eta gune bakoitzean 2 komun. Talde bakoitzak gune bat erabiliko du edo bestela dutxen erabilera txandaka egingo da

Aisialdirako gune desberdinak izango dira erabilgarri: frontoia, jolastokiak, eskalada gunea, hortua, mendia, sotanoa, musika gela, gaubela gelak edo material gelak proposamen ezberdinak garatzeko

Erabilera ezberdinentzako gela anitzak daude. Gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz: - Musika gela. - Gaubelak egiteko gela. - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.

Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikainak ematen ditu.

Aire zabalean burutu daitezken jarduerak egiteko jolastoki bi, eskalada guneak, frontoia, aereoak, mahaiak eta gradak dauzkagu. Frontoia estalia da eta saskibaloian edo boleibolean jolasteko aukera dago bertan. Jolastoki nagusia eraikin bien tartean dago eta aisialdirako edo lasai egoteko erabil daiteke. Bigarren jolastokia, eraikin nagusiaren alboan dago eta txikienen aisialdira egokituta egon arren, adin guztietako pertsonentzat erakargarria izan daiteke.

  • Azkue Ikastolako logelak, jantoki zerbitzua eta aisialdijarduera desberdinak burutzeko azpiegituren erabilera.
  • Gosaria / bazkaria / askaria / afaria
  • Kirol eta jolas materialak.
  • WIFI zerbitzua.
  • Soinu ekipoa.
  • Erabilera anitzeko gelak (erabilera bereziak adostu egingo dira).
  • Herriko eta inguruetako eskaintzak, ibilbideak edo eraikinak bisitatu edo erabiltzeko aholkularitza.

Sukalbentura Leaktibai-ko lantaldearekin elkarlanean burututa antolatzen ditugu. Egonaldian zehar, beti ere eguraldia lagun badaukagu, ekintza hauek burutuko ditugu: Sukaldaritza ,Surf edo SUP, eskalada, espeleologia (hastapena), Tirolina, gymkana, eta askoz gehiago, beti ere kooperazioa eta talde lana lantzeko asmoz. Esan beharra dugu ere eskerrak eman nahi dizuegula gugan jarri duzuen konfidantzagaitik, garai berriak ditugu aurrean eta guk, gure partetik, beharrezko guztia jarriko dugu, normaltsaun osoz, ekintza guztiak betetzeko.

Asteko ekintzak, taldea eta metodologiaren araberako moldaketekin izango ditugu, ekintzen artean aldaketak eginez edo ordezko bat burutuz

Ekintza guztiak moldatuko dira taldearen psikomotrizitate eta urteen arabera, honen funtzionamendu egokia bilatuz momentu guztian

Gure monitore guztiak daude altan emanda eta tituludunak dira eta urteetako esperientzia dute.

Gure ekintzak burutzeko beharrezkoa den legislazio guztiak betetzen dugu: seguruak, kontratuak, domeinu publikoa erabiltzeko baimena, gure instalazioen parte diren karraspio hondartzako surf eskolako aldagelak (Covid-19 legeak usten duen bitartean) erabiltzeko baimena.

Helburuak
  • Zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea.
  • Sukaldaritza mundua ezagutzea; elikagaiak, zaporeak, usainak, testurak landuz.
  • Sukaldatzeko Teknika dibertigarriak eta gustokoak elkarlanean osatzea.
  • Ohitura osasuntsuak eta produktuen nondik norakoen berri izatea.
  • Estereotipoak gaindituz, aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaltzea.
  • Autonomiaren eta ahalduntzearen garapenean laguntza eskaintzea.
  • Nerabeen arteko errespetuzko harremanak sustatzea.
  • Hezitzaileen eta nerabeen arteko konfiantzazko harremana eraikitzea.
  • Lekeition 10 urtetatik 14 urte bitarteko umeen eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea
  • Jende berria ezagutzea, giro berriak sortzea zeinetan euskara den harremantzako hizkuntza bakarra.
  • Lekeitioko eta Lea-Artibaiko historia eta ohiturak ezagutzea, ingurumenaren zaintza bultzatzen duten ekintzen
  • Parte hartze aktiboa bultzatzea.
  • Umeen elkarbizitza eta sozializazioa bultzatzea, horretarako jokoak erabiliko ditugu hezkuntza eta balore positiboak bezala emateko.
  • Euskaraz egiten diren ekintzak, hizkuntza honen normalizazioa lortzeko tresna moduan erabiltzea.

Izena eman