Skip to main content

Salbatore Mitxelena ikastola

Hezkuntza Sailak Salbatore Mitxelena ikastola bidegabeki zigortu du 140.000 eurokoisuna ezarriz.

2023an Zarauzko ikastolaren aurka abiatutako jazarpena eta murrizketak muturreraino eraman ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioz, kalte kuantitatibo eta kualitatibo larriak sortu dizkio.

Hezkuntza Sailak ez du Zarauzko Salbatore MIitxelena Ikastola soilik zigortu. Jokabide honekin Ikastola mugimendu osoa zigortu du, 7 lurraldeetan hedatzen den sare nazional bakarra.

Etiketak

28-Jardunaldi Pedagogikoak

Arratsalde on, guztioi:

Datorren azaroaren 21 eta 22an Ikastolen Elkarteak antolatutako 28. Jardunaldi Pedagogikoak ospatuko ditugu Donostiako EHU-ko Carlos Santamaria zentroan.

Pedagogiaz mintzatzeko bi eguneko foroa izango da eta bertan Pertsona-ereduaren erabakitzaile-ekintzaile eta barne sendotasuna duena bereizgarrietan sakonduko dugu. Bi egunetarako egitaraua jarraian.

Etiketak

Subscribe to Orokorra