Ikastola - Azpiegitura
Gehiago ikusteko irudian sakatu
-
Eraikinak:
Ikastolak bi eraikin ditu ingurune zabal eta berde batekin. Nagusia: Idazkaritza, Zuzendaritza, LH eta HH. Berria: DBH eta areto nagusia
-
Gelak:
Gela zabal eta argitzailek erabilera anitzetarako.
Gehiago ikusteko sakatu
-
Aire zabaleko guneak:
Aire zabalean burutu daitezken jarduerak egiteko jolastoki bi, eskalada guneak, frontoia, aereoak, mahaiak eta gradak dauzkagu. Frontoia estalia da eta saskibaloi edo boleibolean jolasteko aukera dago bertan. Jolastoki nagusia eraikin bien tartean dago eta aisialdirako edo lasai egoteko erabil daiteke. Bigarren jolastokia, eraikin nagusiaren alboan dago eta txikienen aisialdira egokituta egon arren, adin guztietako pertsonentzat erakargarria izan daiteke.
Gehiago ikusteko irudian sakatu
-
Sukaldea eta jantokia:
Ikastolako sukaldea elikagaiak era desberdinetan prestatzeko azpiegiturekin hornituta dago, horrela kalitatezko menu orekatua osatzeko aukera zabala daukagu.
Jantoki handiak 110 lagunek batera bazkaltzeko gaitasuna dauka eta jantoki txikiak 40. Informazioa gehiago jantokiaz, esteka honetan.Gehiago ikusteko irudian sakatu
-
Gela desberdinak:
Erabilera ezberdinentzako gela anitzak daude.
Gehiago ikusteko irudian sakatu
-
Gune berde zabalak:
Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikainak ematen ditu.
Gehiago ikusteko irudian sakatu