Skip to main content

Herri Udalekuak

Udako zaintza-aisialdi zerbitzuari lehentasuna emanez Lekeitioko Eskola Kirolaren baitan, Lekeitioko Herri Eskola, Azkue Natura Ikastola eta udalak elkarlanean kulturaz, naturaz eta jardueraz betetako herri udalekuak antolatu ditugu. LH1etik LH6ra arteko umeek parte hartu ahal izango dute.

Aurkezpena

Herri udalekuaren aurkezpena egingo da apirilaren 25ean, 18:00etan Azkue aretoan. Bertan udalekuari buruzko zehaztasun guztiak emango dira.

Izen-ematea maiatzaren 19an bukatuko da

Ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara

Zaintza Zerbitzua egongo da

Txandak:

1. Ekainak 24 - 28
2. Uztailak 1 - 5
3. Uztailak 8 - 12
4. Uztailak 15 - 19
5. Uztailak 22 - 26

Izen-ematea eta informazio gehiago:

https://www.lekeitiokoeskolakirola.org/herri-udalekuak